Paroles Galdutako Itxaropenaren Eresia de Numen

Numen
  • 0.0Vous n'aimez pas les paroles de Numenloading
  • Note 0.0/5 basée sur 0 avis.
  • Artiste: Numen7128
  • Chanson: Galdutako Itxaropenaren Eresia
  • Langue:

Les chansons similaires

Suzko Hitzak de Numen

Argi dizdira aidean. Eguzki Amandre Zuriaren altzean hegaka suzko anderea. Mai naun, Nafar Hegoaren magalean dantza dagien Mai. Hire hitzak suzkoak ditun, suak guztia argitzen din, baita bizitzaren zokorik...

Belearen Hegaldiak... Iluntasuna Dakar de Numen

Ullu ikaragarri batek hodeiertzean aurkitu du oihartzuna. Hainbeste odol irentsitako lurrak asetu du azkenik odol egarria. Hondamendiaren oldarraldiak baretu du bere haserrea, gorrotoaren indarrak bihurtu...

Nortasunaren Ateak de Numen

Baso ilunaren barnealdean euriz bustitako irrintzi urrutiak entzuten dira. Herri baten samina adierazten duten kondairak kantu bihurtuak. Zuhaitzen enborrak basoaren zaindari bihurtu dira gudariak bailira,...

Isiltasunaren Hots Hutsa de Numen

Bizitza erazten duen iriztuak zeruaren ispilua apurtu du Heriotzaren aurrean belaunikatzeko. Gauzatu da gaua betikotasunean. Behelainoa eta ezereza denboraren iluntasunean nahastu dira. Ipar Haizearen...

Iheslaria de Numen

Itzal baten urratsek Isilarazi ditu Gauaren hasperen hotsak; Iheslariaren arnasestuak Beldur lotsatiz bete ditu Basoko zidor laiotzak. Korrika doa mundutik ihes, Bere begiek isurtzen duten Malko bakoitzaren...

Textes et Paroles de Galdutako Itxaropenaren Eresia




Oskarbi da zerua
Anbotoko andereak piztu du bere labea,
Eguzki ahula
Laino goibeletan aterbetu da.

Zintzarri hotsak dira
Ilunabarreko ahaide bakarra,
Arratsaldeko isiltasuna
Hausten duen bizitzaren marmarra.

Behelainoa goi-lautadetan
Hedaturik dauden zutarriak
Besarkatuz doa,
Lurrari itsatsirik iraun duten
Ahaideen harrespila zaharkituak.

Naturaren tristurak
Lanbrozko itsasoetan murgildu ditu
Euskal nortasunaren iturburu
Izan ziren harizti sakratuak.

Haize sorginduen intziriek
Enbor artetik dakarte
Urrutiko eresi isila,
Galdutako itxaropenaren eresia
Ahazturiko gure numenen esentzia,
Basoaren baitan arnasten den tristezia.

Mendi gailurretan zutik eta irmo,
Ama Lurraren bularretan iltzaturiko
Ezpata santifikatua ageri da.
Gizaldi bi bereiztu zituen
Zapalkuntzaren garaikurra,
Gizakia eta naturaren arteko oreka
Hautsi zuen gurutze santua.

N'hésitez pas à faire une recherche de paroles d'une chanson dont vous ne connaissez qu'un morceau de texte avec notre moteur de paroles et chansons