Paroles Gaua Gauekoentzat... de Numen

Numen
  • 0.0Vous n'aimez pas les paroles de Numenloading
  • Note 0.0/5 basée sur 0 avis.
  • Artiste: Numen7128
  • Chanson: Gaua Gauekoentzat...
  • Langue:

Les chansons similaires

Isiltasunaren Hots Hutsa de Numen

Bizitza erazten duen iriztuak zeruaren ispilua apurtu du Heriotzaren aurrean belaunikatzeko. Gauzatu da gaua betikotasunean. Behelainoa eta ezereza denboraren iluntasunean nahastu dira. Ipar Haizearen...

Iheslaria de Numen

Itzal baten urratsek Isilarazi ditu Gauaren hasperen hotsak; Iheslariaren arnasestuak Beldur lotsatiz bete ditu Basoko zidor laiotzak. Korrika doa mundutik ihes, Bere begiek isurtzen duten Malko bakoitzaren...

Gau Hotz Isilaren Magalean de Numen

Lurrak irentsi ditu Eguneko azken izpiak, Gaueko belaino hotz tristeak. Gauaren usainean numen, lami eta jentilek Agurtzen dituzte eguzkiaren errainu hilak. Badoaz mendira herritik Andre , neska eta mutilak, Iluntasunaren...

Eskualdunak de Numen

Ihesi doa denbora, amaigabea haizearen bidaia, errekastoen urak geldiro darrai... Gure herria bere jaiotzean emankortasunaren aberastasuna aurkitu zuen ibai zabala izan zen. Gure arbasoen jatorria hitza...

Ahanzturaren Hilobia de Numen

Odolezko mantuz estali du gauak ilargia. Sugarren haserreak lurraren beroa esnatu du. Azken aroaren lehen eguna iritsi da. Hondamena eta sarraskiaren iraultza fededunen munduan gailendu da. Odolezko errekek Baso...

Textes et Paroles de Gaua Gauekoentzat...




Eguneko erregeak bere
Azken arnasa botatzean,
Gaueko erregina gudari
Dizdiratsuz zipriztindutako
Zeru beltzean barrena
Abiatzen da.

Gau hegaztien urrubiek
Naturaren barrunbeetako
Izakiak esnatzen dituzte
Haizearen uluruekin lausoturiko
Inguru ilunetatik atereaz.

Erreinu beltzaren gerizpe
Ilunak gaua gutxiesten duten
Dohakabeen bila doaz.

Gauak eta bere isiltasunak
Iluntzen dizkie begiak
Bakardade izkutuan,
Bera da bizi garen mundu hau
Iluna denaren lekuko.

Gaueko-ren ahalmena
Desafiatzera ausartzen
Den ezjakina galdurik dago.
Ilargipean isladaturiko
Itzala ikustean
Gaueko jabetuko da
Haren arimaz.

N'hésitez pas à faire une recherche de paroles d'une chanson dont vous ne connaissez qu'un morceau de texte avec notre moteur de paroles et chansons